Eduki publikatzailea

Atzealdea Irurako Udalak galdetegi bat abiarazi du Donostiatik datorren garraio-zerbitzuen geldialdia aztertzeko

Lurraldebus

2025·06·10


Pasaden astean Irurako Udalak bilera bat egin zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezekin. Bileraren helburua herriko mugikortasuna eta garraio publikoaren eskaintza hobetzeko lankidetza bilatzea izan zen.

Bileran, Irurako alkateak hiru eskaera nagusi aurkeztu zizkion diputatuari:

Beste hainbat eskaeraren artean, Donostiatik Tolosara doan zuzeneko autobusaren Irurako geldialdiari buruzko proposamena aurkeztu zitzaion diputatuari, gutxienez eskaripean autobusa Iruran geldiarazteko aukera aztertzeko.

Honi dagokionez, udalak galdetegi bat abiarazi du bizilagunentzat, linea honen inguruan dituzten premiak eta iritziak jasotzeko. Inkesta honen emaitzak Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentura bidaliko dira.

Animatu galdetegia betetzera.

Navigation Menu

Navigation Menu