Eduki publikatzailea

Atzealdea Irurako Ostatuari buruzko galdetegiaren erantzunak

Galdetegiaren erantzunak

2025·03·12


Urte bete igaro da Irurako Ostatua ireki zenetik. Herritarrekin batera sortutako proiektu honek ibilbide motza badu ere, handia da herri mailan izan duen eragina. Otsailean, Irurako Ostatuaren inguruan balorazio eta proposamenak jasotzeko galdetegia zabaldu genuen, eta iritsi da emaitzak herritarrokin partekatzeko unea.

 

Denera 164 herritarrek hartu dute parte galdetegian. Erantzunen %68,9a emakumezkoena da, eta 41 urtetik 60 urterakoak gailendu dira, erantzunen %40,9a eurena izanik. Parte hartzaileek, 1etik 5erako puntuazioan kokatu dituzte proposatutako alorrak (1 “oso gaizki” eta 5 “oso ondo” izanik). Orokorrean oso onak izan dira jasotako emaitzak, 4 eta 5 erantzunen portzentaia, %85 baino altuagoa baita.

 

Ostatuko arduradunekin baloratuko dira galdetegian jasotako proposamen zehatzak.

 

Hemen erantzunen grafikoak.

Navigation Menu

Navigation Menu