Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako ondarearen inguruko lanketa egiten ari da Irura Bizi elkartea
2024·09·18
Badira bi urte Irura Bizi elkarteko kideak herriko mugarrien inguruko lanketa egiten hasi zela. Artxibategietako dokumentuen azterlanari, landa-lana gehitu zaio eta, herriko mugak markatzen dituzten harrien bilaketan ari dira.
Herriko ondarea zaintzeko lan honetan, Irurako toponimiaren inguruko lanean ere ari dira Irura Bizi elkarteko kideak. Irurako Udalaren eskarik, Euskaltzaindia ere batu da lan hauetara. Aste honetan egindako bileran zehaztu dira aurrera begira egin beharrekoak. Artxibategiko lanaz gain, hainbat herritarrei elkarrizketak egitea da aurreikuspena. Denboran luzatuko den lan honi esker, gure herria sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.