Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako liburutegian berrikuntza ugari!
2026·05·13

Azken asteotan hainbat berrikuntza egin dituzte Irurako liburutegian, espazioak adin eta interes ezberdinetara egokitzeko ahaleginean. Honela, 12 urte azpiko haurrentzako liburuak eta helduen liburuak bereizita izango dira aurrerantzean. Gainera, 0-4 urteko haurrentzat espreski sortutako gunea zabaldu da, Txiki Txokoa. Hau aparteko gela da liburutegi barruan; hemen, haurren zaintza gurasoen gain izango da.
Haur liburutegian, koloretako gometxen bidez antolatu da adinaren araberako antolaketa:
- 0-4 urte: horia
- 5-7 urte: berdea
- 8-12 urte: gorria
Horrez gain, jakintza arloko liburuak ere bereizi dituzte —sukaldaritza, historia, zientziak, animaliak, giza gorputza edo natura bezalako gaietan—, adin tarte bakoitza gometxen bidez identifikatuta. Lehen irakurleentzako txokoa ere egokitu dute, letra larriz nahiz letra xehez idatzitako liburuekin.
Helduen liburutegian ere hainbat berritasun aurki daitezke:
- Liburu berrienak eta gomendatuak apalategietan daude ikusgai.
- Txoko Moreari espazio propioa eman zaio, ikusgarritasun gehiagorekin.
- Gazte literaturarako eta saiakeretarako espazio berriak antolatu dituzte.
Irakurle txikientzat zein helduentzat atseginagoa eta erabilerrazagoa den gunea bihurtu da liburutegia; hortaz, aukera ezin hobea da herriko liburutegi berritua ezagutu, liburu artean murgildu eta irakurketaz gozatzeko.
Oraindik ere liburutegiko txartelik ez duten herritarrak gonbidatu nahi ditugu bazkide egitera, horretarako, edozein unetan eska dezake inprimakia liburutegian.


