Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Irurako herrian gazteek etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak. 2020 Deialdia
Denen ezagutzan jartzen da, Irurako Udaleko, 2020ko otsailaren 6ko Alkatearen Dekretuaren bidez, Irurako herrian gazteek etxebizitzen alokairurako dirulaguntzaren 2020ko deialdia onartu da.
2020·02·12
- Onuradunak: 18 eta 35 urte bitartean dituzten eta Iruran erroldatuta dauden gazteak.
- Helburua: Irurako etxebizitzen alokairuagatik diru-laguntza ematea, alokairuko prezioa hilean 600 euro baino gehiago ez bada eta gehiengo denboraldia 24 hilabete izanik (2020 eta 2021).
- Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 31 arte.
- Eskaerak aurkezteko lekua: Udal honetako harrera bulegoan. Irura, San Migel plaza, 1.
- Argibidea: Harrera bulegoan