Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Irurako Herri-ostatua sortzeko partaidetza-prozesua

Irurako Udaletik Zahar-etxe taberna zena herri-ostatu izateko partaidetza-prozesua jarri dugu abian.

2022·02·03

2020ko udazkenean ospatu genuen udal-eraikinen inguruko partaidetza-prozesuan herritarrek adostutakoa oinarri, Irurako plazan herritarrentzako bilgune izango den eta herriari bizia ematea helburu izango duen kultur ekitaldiak egiteko ostatu bat zabaltzea da gure asmoa.

Kasu honetan, Irurako Udaletik partaidetza-prozesu berri bat jarriko dugu martxan, herri-ostatuaren kudeaketa-eredua eta espazioaren antolaketa erabakitzeko.