Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako Herri-Mendiaren plangintza aurkeztu zuten atzo
2026·06·03

Atzo, udaletxeko Ganbara aretoan, Irurako Herri-Mendiaren plangintza edo baso plana aurkeztu zen.
Aurkezpenean honako gaiak jaso ziren: plangintzaren testuingurua, Herri-Mendiak azken mendean izandako bilakaera, helburuak, unaden gaur egungo egoera eta banaketa berria, eta datozen 10 urteetarako plangintza.
Orain arte, Irurako 2.046.1 zenbakidun Herri Onurako Mendiak ez du baso antolamendu planik izan. Hala ere, Udalak egokia jo du datozen 10 urteetan egin beharreko lanak plangintza orokor batean jasotzea eta onartzea, mendi honetan egin beharreko lan guztiak bildu eta azaltzeko.
Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko 9/2021 Legeak jasotzen duen bezala, natura-ondareak, eta bereziki basoek, CO₂ xurgatzeko duten gaitasuna indartzea helburu publikoa da, eta horretarako pausoak eman nahi dira.