Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako eta Anoetako udalek helduentzako mugikorraren erabilera arduratsurako gida kaleratu dute
2026·10·21

Adingabeen artean telefono mugikorraren erabilera eta honek dakarren ardura gero eta hizpide nagusiagoak direnez, Anoetako eta Irurako udalek elkarlanean Mugikorraren Erabileraren Helduentzako Gida praktikoa argitaratu dute.
Gida honen helburua da familiei orientazioa, tresna erabilgarriak eta gomendioak eskaintzea; izan ere, adinak baino, heldutasunak eta erabilpen egokiak garrantzia handiagoa dutela azpimarratzen da. Dokumentuak hainbat atal biltzen ditu, hala nola:
- Testuinguraketa: Egungo egoera eta beste herrialde batzuetzan hartzen ari diren neurriak.
- Lehen mugikorra noiz eman: Gomendioak eta adituen iritziak.
- Beharrei erantzunez: Teknologia haurren garapen prozesuarekin nola uztartu.
- Kontzientziazioa eta arriskuak: Gehiegizko erabilpenak ekar ditzakeen ondorioak eta erabilera motak (probetxugarria, narkotikoa...).
- Erabilera-hitzarmena: Etxean arauak adosteko gakoak.
- Prozesuko faseak: 6 urtetik 18 urtera bitarteko urratsak eta irizpideak.
Gida hau euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez dago eskuragarri:
