Eduki publikatzailea
Atzealdea Irurako Babes Zibilaren agurra
2025·03·26

Irurako Babes Zibilak dimisioa aurkeztu zuen martxoaren 17an. Irurako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bertako kide izandako Jose De Dios Cordobes, Antxon Gutierrez Galvez, Xabier Karrera Jauregi, Jokin Lasa Salaberria, Ascensio Iturbe Iradi, Mikel Mendizabal Zabaleta, eta bereziki taldeko arduradunari, Jose Ignacio Lasa Arsuagari.
Irurako Babes Zibileko taldea 2013ko ekainean eratu zen, prebentzioa eta ekintzak koordinatzeko. Ordutik, boluntario gisa ibili dira lanean, herriko babesa nahiz segurtasuna bermatuz. Besteak beste, beraien zerbitzua honako ekitaldietan eman dute:
-
Eguberrietako kalejirak: Olentzero eta Erregeak.
-
Kirol probak: Herri krosa, patinai laisterketa, T3T mendi lasterketa, txirrindulari probak.
-
Loatzo Musika Eskolako ekitaldiak: Kaldereroak, Xixili eguna.
-
San Migel jaiak: herrian zehar kalejirak.
-
Covid-19 garaiean Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde eguna.
Dimisioaren arrazoiak:
Taldeko kideek 60 urte inguru dituzte, eta ikusten dute beraien ahalmenak ez direla gazte batenak bezalakoak, bereziki, larrialdi egoera batean beharrezkoa den erantzuna emateko.
Irurako Udalak deialdi bat irekiko du aurrerago, Irurako Babes Zibilaren taldea eraberritu dadin.