Agenda
Atzealdea

Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa

2 AZA

Anoeta eta Irurako Gizarte Zerbitzuetatik 65 urtetik gorako pertsonei bideraturiko egitasmoa martxan jarriko da.

Ekimenaren helburua

Ariketa fisikoa egitea bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzea. Horretarako, Anoeta eta Irura herrietan paseoak antolatuko dira eta paseo bukaeran hamaiketakoa eskainiko da.

Iruran, paseoak azaroan hasiko dira eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutuko dira

Lehenengo paseoa

  • Noiz: azaroak 2
  • Ordua: 11:00 - 12:00
  • Lekua:  Irurako herriko plazan

Paseoetan parte hartzeko edo eta boluntario bezala parte hartzeko izen-ematea Irurako gizarte zerbitzuetan egin behar da.

Adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa