Irurako adinekoak sasoiko egoteko egitasmoa
2022·10·27
Irurako Udaletik adineko pertsonak osasuntsu mantentzeko helburua duen egitasmoa ipiniko dugu martxan. Ekimenaren helburua: ariketa fisikoa egitea bultzatu eta elkarren arteko harremanak sustatzea. Horretarako, Anoeta eta Irura herrietan paseoak antolatuko dira eta paseo bukaeran hamaiketakoa eskainiko da. Iruran, paseoak azaroak 2an hasiko dira eta hilero lehenengo asteko asteazkenetan burutuko dira. Ekimen honetarako boluntarioen figura oso garrantzitsua da, adineko petsonei laguntzeko, batez ere, mugikortasun arazoak dituztenei. Herritarren zaintzak kolektiboa izan behar duelako eta bizitza duin eta kalitatezkoa izateko eskubidea guztiok dugunez, dei egiten dizuegu boluntario moduan parte hartu dezazuen.
Elkar zaindu gaitezen!
Oharra: Paseoetan parte hartzeko edo eta boluntario bezala parte hartzeko izen-ematea Irurako gizarte zerbitzuetan egin behar da. 943 69 13 33 zenbakira deitu edo mezua bidali gizarte@irura.eus helbidera.