Agenda
Atzealdea Irura tokiko energia komunitatea sortzea
- Martxoak 7
- 18:30
- Herri eskolako aretoan
- Elebitan
- Publiko guztia
- Irurako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak antolatuta
- Izen ematea: ingurumena@irura.eus edo 943 691 333
Klima-larrialdi garai honetan Irurako Udalak energia-trantsizioa ahalbidetzeko hainbat urrats ematen ari da: eraikinetako energia-auditoretzak, kale-argiteriaren auditoretza, elektrizitate-fakturak ulertzeko ikastaroak,... Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuarekin elkarlanean, Irurako Energia Komunitatea sortzeko prozesua abiatu du Udalak. Honela, Tokiko Energia Komunitate bat zer den eta zein onura dituen ezagutzeko informazio-saio baterako gonbita luzatzen die Udalek herritar, merkatari edo interesa duen herriko bestelako eragileei.