Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

San Migeletan txupinazoa botako dutenak aukeratzea

Irailaren 23an jaien hasierako txupinazoa botatzeko arduradunak proposatzeko aukera eskaintzen die kultur mahaiak herritarrei.

2022·06·15

  • Irailaren 23an jaien hasierako txupinazoa botatzeko arduradunak proposatzeko aukera eskaintzen die kultur mahaiak herritarrei.
  • Proposatu daitezke gizabanakoak, edo pertsona bat baino gehiago. talde bat balitz, pertsona horiek nolabaiteko lotura eduki beharko dute elkarren artean (lanbide berekoak izatea, elkarte bateko partaide izatea, zaletasun berdina…).
  • Proposatzen den pertsonak edo taldeak lotura zuzena izan behar du Irurarekin.
  • Proposamenak kultura bulegoko 688 874 896 WhatsApp zenbakira bidali beharko dira uztailaren 6a arte.
  • Bi  atal izango dituzte proposamenek:
  1. Txupinazoa botako duen pertsona edo taldearen izena eta
  2. Arrazoia, labur-labur azalduta.
  • Proposamenak aurkezteko epea amaitutakoan,  Udaleko Kultura mahaiak azterketa egingo du eta teknikoki egokiak ez diren proposamenak baztertu egingo ditu (akatsak dituelako, irizpideak betetzen ez dituelako, txupinazoa aurreko urte batean bota izan duelako…). Bestalde, proposamen integratzaileei, errespetuan oinarritutakoei eta ahalik eta adostasun eta atxikimendu gehien sor dezaketenei lehentasuna emanez aukeratuko du.
  • Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, kultur mahaiak izango du erabaki ahalmena. Deialdi honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.