Eduki publikatzailea
Atzealdea Irura Moretuz, Irurako Ikastola eta Udalaren adierazpena
Erasorik gabeko Iruraren alde
2024·12·13
Azken egun hauetan, Sare Sozial batean gure herriari eta herritarrei aipamena egin zaie, guretzat lazgarriak eta arbuiagarriak diren sexu jazarpen eta sexu arrazoietan oinarritutako jazarpenaren inguruko hainbat gertakari aipatuz.
Sare sozial honetan agertu den informazioaren harira, Irura Moretuzetik, Irurako Ikastolatik eta Udaletik honakoa adierazi nahi dugu:
Eraso mota horiek indarkeria matxistaren eta gure gizartean oraindik nagusi diren genero desberdintasuneko jarreren adierazpen arbuiagarriena baino ez dira, eta gu horren aurka gaude, modu irmoan. Balioetan oinarritutako hezkuntzan eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean lan egiten jarraitu behar da, eta, era berean, azpimarratu behar da egunero jardun behar dela horrelako jarrerak eragiten dituzten faktoreetan.

Hiru eragileok gogor salatzen dugu edozein eraso mota, eta erasorik gabeko Irura baten alde egiten eta egingo dugu lan, nork bere arloan.
Irurako Udalak, bere aldetik, azken urte hauetan garatu duen berdintasun politikaren barne, indarkeria matxistaren prebentzioan, detekzioan, arretan eta berroneratzean jarraituko du lanean. Horretarako beharrezkoak diren udal baliabideak indartzen jarraituko dugu, hauek edozein herritarren esku egon daitezen bermatuz.