Eduki publikatzailea
Atzealdea Irura eta Amasa-Villabona lotzen dituen bidegorri berria inauguratu zen urtarrilaren 23an
2026·01·28

Urtarrilaren 23an inauguratu zen Irura eta Amasa-Villabona lotzen dituen bidegorri berria, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta. Azpiegitura honek Iruratik Amasa-Villabonara joateko lotura hobetzen du, eta mugikortasun seguruagoa, irisgarriagoa eta jasangarriagoa eskaintzen du.
Inaugurazio ekitaldian parte hartu zuten Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak, Gorka Murua Irurako alkateak eta Beatriz Unzue Amasa-Villabonako alkateak.
1,83 kilometroko luzera duen bidegorria eraikitzeko 3.177.000 euroko inbertsioa egin da. Azpiegitura dagoeneko erabilgarri dago, eguneroko joan-etorrietarako zein aisialdirako.
