Agenda
Atzealdea Irakurle taldea: Maitasun irakurketak
17
MAR
Espek eta Leok paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo batean...
May Gorostiagak idatzitako “Ama-alu-lur” antzezlanak emakumearen gorputzaren gaineko tabuez hausnartzera bultzatzen gaitu eta baita ezkutatuak izan diren emakumeak ezagutzera eman ere. Autorea bertan izango da.
- 18:30
- Liburutegian
- Euskaraz
- + 16 urte
- informazioa: irakurletaldeairura@gmail.com
Covid-19 neurriak
- Covid-19aren ondorioz eta osasun-segurtasuna bermatzeko, emanaldien edukiera mugatuko da.
- Emanaldietara joan ahal izateko, gonbidapena beharko duzu.
- Gonbidapena eskatzeko, Udaleko web orrira (www.irura.eus) edo kultur bulegora (tel: 943 692 674) jo beharko duzu.
- Pertsona bakoitzak, gehienez, 2 gonbidapen eskuratzeko aukera izango du, familia ugariek izan ezik.
- Haurrei zuzendutako emanaldietan, horiek lehentasun osoa izango dute. LH 2tik behera dabiltzan haurrak euren gurasoetako batekin sartu ahalko dira, betiere, eserleku bat hartuz.
- Edukiera betetzen ez bada, momentuan sartzeko aukera izango da
- Emanaldietara sartu ahal izateko, unean uneko segurtasun-neurriak jarraitu beharko dituzte pertsona guztiek.
- Gonbidapena dutenek, ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago eremuaren barruan eserita egon beharko dute, eserleku guztiak beteko ez balira gonbidapenik ez dutenek sartzeko aukera izan dezaten.
- Gonbidatuen izena egiaztatu egingo da.
- Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango, nahiz eta gonbidapena eduki.