Eduki publikatzailea
Atzealdea Irailaren 25ean hasiko dira Irurako San Migel jaiak
2026·09·18

Irurako San Migel jaiak irailaren 25ean hasiko dira eta urriaren 4ra arte luzatuko dira. Aurtengo jaietako kartela eta egitaraua prest daude dagoeneko.
Ostiralean, irailaren 25ean, 18:00etan, 2025ean jaiotako eta Iruran erroldatutako haurrei jaietako zapia emango diete Kultura Mahaiko kideek. 18:30ean izango dira agurra, txupinazoa eta herensugearen jaitsiera, eta jarraian kalejira egingo da Irurako buruhandi eta erraldoien konpartsarekin. 21:00etan barrikotea izango da San Migel plazan, eta ondoren Gabezin taldeak joko du.
Aurten, gainera, Gazte Alaiak elkarteak 50 urte beteko ditu. Kultura Mahaiak proposatuta, elkartea sortu zuten bazkideetako batzuek botako dute jaiei hasiera emango dien suziria.
Hurrengo egunetan, besteak beste, Gazte Festa, haur-parkea, dantza-soka, erraldoien konpartsen topaketa, Onintza abesbatzaren eta Oliteko Cant-arte taldearen emanaldia, Tio Teronen Semeak taldearen Haurreskolari ikuskizuna eta Markeliñeren Artilusio ikuskizuna izango dira.
Irailaren 29an, San Migel egunean, Meza Nagusia, dantzariaren agurra udal korporazioari, Irura Bizi Elkartearen Argazki Lehiaketaren sari banaketa, hamaiketako herrikoia, herri kirol saioa eta bertso saioa izango dira. Jaietako azken egunetan, berriz, umore saioa, Mozorro Eguna, sagardo dastatzea, Play Back jaialdia, herri bazkaria, herensugearen erretzea eta Akerbeltz taldearen emanaldia daude egitarauan, besteak beste.
Aurtengo kartelaren eta egitarauaren azalaren egilea Ikerne Lasa Salaberria da.
Ikusi hemen San Migel jaietako egitarau osoa.
*Jaietako egitaraua datorren astean banatuko da Irurako etxeetan.
