Eduki publikatzailea
Atzealdea Ingurua garbi mantendu
Ur parkea
2025·06·12
Azken asteetan jende ugari elkartzen da ur parkeko plazan, eta horrek ekarri du ingurua gero eta zikinago egotea. Globoak, plastikoak eta bestelako zaborrak ageri dira lurrean.
Ur parkea eta plaza gune publikoak dira, herritar guztion espazioak. Ezinbestekoa da erabiltzaileek errespetuz jokatzea eta sortutako zaborra zakarrontzira botatzea. Herritarrei gogorarazi nahi zaie ingurunea zaintzea guztion ardura dela, eta espazio komunetan garbitasuna mantentzea bizikidetza egokirako oinarrizko urratsa dela.