Eduki publikatzailea
Atzealdea Indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura da!
Indarkeria matxistari aurre egin
2025·09·26
Udaletik irmoki salatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak eta gure konpromisoa berresten dugu berdintasunaren eta bizitza libre eta seguru baten alde.
Bideo honek gogorarazten digu ezin garela isilik geratu: indarkeria matxista pairatzen, ikusten edo sumatzen dugunean, esku hartu, lagundu eta salatu egin behar dugu. Elkarlanetik eta konpromisotik bakarrik eraikiko dugu errespetuzko eta berdintasunezko gizartea.