Eduki publikatzailea

Atzealdea Iktusa izan duten pertsonen eta haien gertukoen bila, "Etxera itzultzea" ikerketan parte hartzeko

"Etxera itzultzea"

2026·10·08


Matia Institutua eta ATECE Gipuzkoa "Etxera itzultzea" proiektua garatzen ari dira, iktusa izan duten pertsonek ospitaleko alta jaso ondoren etxera itzultzean dituzten beharrak ezagutzeko. Euskadi Lagunkoiak ekimena babesten du, eta Irurako Udalak herritarren artean zabaldu nahi du parte hartzeko aukera.

Ikerketaren helburua da iktusa izan duten pertsonen esperientziak jasotzea, etxera itzultzean aurkitzen dituzten zailtasunak identifikatzea eta laguntza handiagoa behar duten arloak ezagutzea. Bildutako informazioak egoera berean dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ezagutza sortzen lagunduko du.

Horretarako, iktusa izan duten pertsonen eta haien gertukoen parte-hartzea bilatzen ari dira.

Nola parte hartu?

Ikerketan parte hartu nahi dutenek honako formulario honen bidez eman dezakete izena:

Ikerketan izena emateko formularioa

Harremanetarako datuak jaso ondoren, ikerketa-taldeak inkesta bidaliko die izena eman duten pertsonei.

Informazio gehiago:

  • Posta elektronikoa: info@matia.eus
  • Telefonoa: 943 224 643 (Laura Fernández)

Navigation Menu

Navigation Menu