Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Ikerketa beka. Emakumeen ekarpena Irurako historian
Unitate didaktikoa
2022·02·18
Irurako Udaleko Berdintasun arloak Irurako emakumeek historian zehar bete duten paperaz datu berriak argitaratzeko edo eta datu jakinetan sakontzeko ikerketa beka argitaratu zuen lehengo urtean. Honen xedea, mendeetan, emakumeek, bizitza kultural, sozial, ekonomiko, politiko etab. egin duten ekarpena, bai eremu publikoan bai pribatuan berreskuratzea eta ezagutzera ematea zen.
Horretarako eta bekaren ikuspegi zabala kontuan hartuta, Nerea Maiz eta Amaia Altunak hezkuntza arloan erabilgarri izan daiteken unitate didaktikoa sortu dute. Tresna hau, heziketa arloan emakume eta gizonen arteko berdintasuna lantzeko eta berdintasunerantz bidean ezinbestekoa den gizarte eraldaketan eragiteko baliabide bat delarik.
Informazio gehiago