Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikastolako gazteen bisita
2025·01·29

Irurako Ikastolako LH6 mailako ikasleak lanketa berezia egiten ari dira Irurako eta Senegalgo bizi-baldintzen egoeraren arteko alderaketa eginez. Euren lanketaren barruan, Udaletxera gerturatu zen taldetxo bat, Gorka Murua alkateari zenbait galdera luzatzeko.
Taldetan banatuta ari dira lana garatzen eta, talde bakoitzak arlo bat ikertuko du. Udaletxera gerturatu ziren gazteek herriak nahiz udalak dituzten baliabideen inguruko galderak egin zituzten, baita premian dauden familiei luzatzen zaizkien dirulaguntzen ingurukoak ere.
Ia ordubeteko bilera egin zuten udaletxeko plenu aretoan eta txukun jaso zituzten galdera guztien erantzunak. Ikasgelan jarraituko dute euren lana.