Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikastaro eskaintza

Mikologia eta sendabelarrak

2025·01·15


Bi ikastaro berri jarriko dira martxan otsailetik ekainera. 16 urtetik gorako herritar guztiei zuzenduta daude, euskaraz izango dira eta dohainik eman ahal izango da izena.

Perretxiko eta onddoen mikologia eta identifikazioaren ingurukoa izango da ikastaroetako bat. 30 orduko iraupena izango du eta inguruko perretxiko eta onddoen inguruko informazioa emango da bertan. Errezetak ere egingo dira.

Sendabelarren inguruan trebatzeko tailerrean berriz, inguruko sendabelarrak identifikatu eta haiek erabiliz gaitzak prebenitzen edo haiei aurre egiten ikasiko da. 30 orduko iraupena izango du ikastaro honek ere.

Izena emateko, 688 82 72 06 telefono zenbakira deitu, edo gazteria@irura.eus​​​​​​​ helbidera idatzi beharko da, urtarrilaren 28a baino lehen.

Navigation Menu

Navigation Menu