Eduki publikatzailea
Atzealdea IHES GELA MARTXOAREN 4AN: IZENA EMATEA ZABALIK OTSAILAREN 17TIK 25ERA
2026·02·17

Irurako Udalak ihes gela bat antolatu du 7 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta.
Jardueraren bidez, parte-hartzaileek feminismoa eta genero-berdintasuna modu ludikoan ezagutuko dituzte. Dinamika, joko eta erronken bidez, eguneroko bizitzari eusten dioten lan ikusezinen eta zaintza-lanen garrantzia aztertuko dute, baita genero-estereotipoek duten eragina ere. Ekimenaren helburua berdintasuna, errespetua eta talde-lana sustatzea da, haurrek herri justuago eta orekatuago baten eraikuntzan protagonista izan daitezen.
Lekua: Ludoteka – Herri eskola
Eguna: Martxoak 4
Ordutegia: 16:45-18:45
Izena emateko epea otsailaren 17tik 25era izango da, honako estekan:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfIdNSP7lfdDsel3sLFRtzS1VAjX4wESDy5aEW6ys8ot27hUw/viewform?usp=header
Gehienez 25 haurrek parte hartu ahal izango dute. Izena ematen dutenak 25 baino gehiago badira, lehentasuna izen-ematearen ordenaren arabera emango da.
