Agenda

Atzealdea IHES GELA: BERDINTASUNAREN ALTXORRAREN BILA

Asteazkena 16:45, ludotekan
19 AZA

Haurrek taldeka erronkak gainditu beharko dituzte, “Berdintasunaren Altxorra” aurkitzeko helburuarekin. Erronken bidez, generoaren, berdintasunaren eta feminismoaren oinarrizko kontzeptuak ezagutuko dituzte, uste faltsuak desegingo dituzte, eguneroko egoera matxistak identifikatuko dituzte eta horiek aldatzeko proposamenak egingo dituzte. Jarduerak haurrei estereotipoak hautematen eta errespetuan, elkarlanean eta berdintasunean oinarritutako jarrerak garatzen laguntzea du xede, esperientzia amaitzean hausnarketa eta oroigarri sinboliko batekin bukatuz.

  • Euskaraz
  • 7-12 urte bitartekoentzat
  • Gehienez 25 haurrek parte hartu ahal izango dute. Izena ematen dutenak 25 baino gehiago badira, lehentasuna izen-ematearen ordenaren arabera emango da.
  • Izena ematea: azaroaren 3tik 13ra QR kodean