Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Igerilekua Trinketeko aparkalekuan

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra Irekita!!

2021·06·22

Ekainaren 28tik uztailaren 23ra  astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 4etatik 7etara irekita!!

Igerilekuak ipintzeko, osasun sailak hainbat neurri betetzera behartu gaitu, ondorioz, aurtengoan, ezin izan dugu igerileku txikia ipini. COVID-19-aren aurrean eta igerilekuen erabilera egokia egiteko, udaletik beste hainbat neurri hartu dira:

  • Igerilekuen edukierak: igerileku ertaina (6 pertsona) eta igerileku handia (8 pertsona).
  • Arratsaldero bi txanda egongo dira, 16:00etatik 17:30etara eta 17:30etatik 19:00etara.
  • Igerileku eta txanda bakoitza adin tarte zehatzari eskainiko zaio (igerilekuko egutegietan zehaztuta dago adin-tarte bakoitzaren eguna, txanda eta igerilekua). Lehen 15 minutuetan txanda horretako inor agertzen ez bada, lehentasuna galduko dute eta igerileku horretan ibili daitekeen edonor sartu ahal izango da.
  • 2016, 2017 eta 2018 urteetan jaiotakoak: haurrak uneoro helduarekin egon beharko du. Haurra igerilekura sartzean, helduak aukera izango du berarekin sartzeko edo igerilekuaren ertzean egoteko (beti ere haurraren ondoan, honen segurtasuna bermatzeko).
  • 2012, 2013, 2014 eta 2015 urteetan jaiotakoak: Haurra igerilekura bakarrik sartuko da eta heldua arduratuko da honen segurtasunaz.
  • 2005, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoak: Haurrak/nerabeak bakarrik sartuko dira igerilekura.
  • Igerilekuan sartu aurretik dutxatzea derrigorrezkoa da.
  • Adin bakoitzeko haurrak dagokien igerilekuan soilik ibili ahalko dira.
  • Txandak eta ilarak errespetatu.
  • Sorosleak esaten duenari kasu egin.
  • Derrigorrezkoa da igerilekuak dauden eremuan maskara jantzita edukitzea (uretan bainatzeko unean salbuespen).
  • Igerilekuak dauden eremuan jatea debekatuta dago.

 

Ordutegiak

 

Dokumentuak deskargatu

Igerilekuko ordutegiak [pdf]