Eduki publikatzailea

Atzealdea Igerilekua arriskuan

Igerilekua arriskuan

2025·07·01


Irurako udalak kezkaz ohartarazi du azken egunetan igerilekuko instalazioan gauez gertatzen ari diren sarreren inguruan. Igerilekua itxita dagoen uneetan, hainbat gaztetxo sartu dira bertara baimenik gabe. Hauek, bertako materiala apurtu dute eta, istripuak eragiteko arriskua ere badago.

Udalaren arabera, igerilekua obrako hesiez inguraturik dago eta ohar bidez argi adierazita dago itxita dagoela. Ondorioz, Udalak ez du bere gain hartzen halako sarreren ondorioz gerta daitezkeen balizko istripuen erantzukizunik.

Instalazioa Irurako haur eta gaztetxoei zerbitzu bat eskaintzeko muntatzen du Udalak, sorosle profesional bat kontratatuz eta uraren analisia, kontsumoak eta konponketak behar bezala kudeatuz. Horrek urtero 8.829 euroko kostua dakar. Udalaren ahalegin ekonomiko nabarmen bat da hau, herritarrei udako aukera egokia herrian bertan eskaintzeko asmoarekin. Alegia, egoerak berdin jarraitzen badu, instalazioa itxi eta kentzera behartua egongo da Udala.

Azkenik, Irurako udalak dei egiten die egoera hau eragiten ari diren gaztetxoei eta euren gurasoei, elkarlanean jokatzeko eta guztion ardura den instalazioa errespetatzeko. Herritartasuna eta elkarbizitza zaintzea guztion ardura da, eta horrek barne hartzen du guztionak diren baliabideak zaintzea eta beste herritarrei, batez ere txikienei, kalterik ez eragitea.

Navigation Menu

Navigation Menu