Agenda

Ibilgailuaren erabilera partekatu eta kolektiboa bultzatuz

09 OTS

  • Otsailak 9
  • 18:00
  • Herri eskolako aretoan
  • Gazte eta helduak
  • Tolosaldea Garatzen eta Irurako Udalak antolatuta

Klima-aldaketa eta energia aurrezteko erronkei erantzuna eman nahian, mugikortasun gaien testuinguruan, eskualde mailan burutzen ari den prozesu batean parte-hartzen ari da Irurako Udala, autoak partekatzeko egitasmoek eskaintzen dituzten onurak ezagutu eta beraien alde egitea posible den aztertzeko helburuarekin. Testuinguru honetan, gai honekiko dugun ikuspegia jasotzea ezinbestekoa dela jakinda, egingo den hitzaldi-solasaldira gonbidatu nahi zaitugu, ekimen honen berri eman eta iritziak jasotzeko.