Hondakinen kudeaketa zuzena
2021·12·09
Zaborbilketaaraudiaren lege hauste ugariak egiten direla ikusi ondoren,Udalak zerbitzua egoki erabiltzeko informazioa zabaldu du era askotara: oharrak, kartelak, bandoak, informaziorako panel elektronikoa, appa, webgunea... Dena den, bide hauek ez dira nahi bezain eraginkorrak eta, ondorioz, arahausteak zigortzen hasi da Udala, betiere, jokaera desegokien aurrean heziketa lana egiteko asmoz.
Kontuan izan beharreko oinarrizko arauak:
- Hondakin guztiak edukiontzi barruan sartu, ez utzi lurrean. Edukiontzia betea badago, gertu beste bat izango da edo azken neurri gisa, beste egun batean atera.
- Hondakinak bereiztu eta dagokion edukiontzian sartu, besteekin nahastu gabe.
- Edukiontzi marroiean hondakin organikoa soilik bota eta poltsa konpostagarria erabiliz, ez erabili plastiko arrunta. Eskatu udal bulegoetan.
- Altzari eta traste bilketa hilaren 1. eta 3. ostiraletan egiten da, bezpera arratsaldean atera. Jai eguna bada ez dago bilketarik. Errespetatu egutegia.
Udalak Tolosaldeko Mankomunitateari zaborbilketa zerbitzuarengatik ordaintzen duen kopuruaz gain, gaizki ateratzen edo lurrean utzitako hondakinak biltzeagatik 10.000€ gehiago ordaindu behar izaten ditu.
Zerbitzu eta aukera zabala du herritarrak bere esku hondakin guztiak behar bezala kudeatzeko. Oker egindako jokaerarengatik, kudeaketa ondo egiten dutenen lana zapuztu egiten da, mesedez arduraz jokatu.
Ingurumena zaintzea guztion lana eta ardura da eta norberaren etxetik hasten da.
Irura 2021eko azaroa
Alkatea: Gorka Murua Macuso