Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Hondakinen gaiko bilketa hobetzeko neurri berriak indarrean jarriko ditu udalak otsailetik aurrera

Oharra

2022·01·10

Hondakinen gaikako bilketa handitu eta egiten den sailkapenari jarraipen egokiagoa eman asmoz, otsailaren 7tik aurrera, hondakin organikoen eta errefusaren edukiontziak txartel bidezko irekitze-sistema izango dute. Horretarako, egun dauden edukiontzietan txip bidezko gailuak ezarriko dira eta herritarrek hauek irekitzeko txartel bana jasoko dute.

Txartelak jasotzeko Herri Eskolan jarriko den postura hurbildu beharko dute herritarrek. Bertan Mankomunitateko hezitzaileek izena jaso eta txartela aktibatuko diete. Banaketa puntu hau ondorengo egun eta orduetan egongo da zabalik:

  • Urtarrilak 31: 09:00 - 14:00 // 16:30 - 20:30
  • Otsailaren 1etik 4ra: 09:00 - 14:00 // 16:30 - 20:30

Edukiontzi marroia, txartelaren bitartez, egunero erabili ahalko da, eta, errefusarena, aldiz, astelehen eta ostiraletan.

Honetaz gain, Udalak gogorarazi du hondakin organikoak etxean edo auzoan konpostatzeko aukera ere badutela herritarrek. Konposta egiten duten familiek ezingo dute edukiontzi marroia erabili, baina hondakinen tasa murriztua aplikatuko zaie eta beren hondakin organikoak herrian kudeatzeagatik hondakinen zerga txikiagoa ordainduko dute (25,5€ hiruhileko).

Herriko hondakinen eboluzioari buruzko informazioa eta neurri hauen ezarpenerako ondorengo asteetan emango diren urratsen berri emateko, Udalak bi batzar informatibo antolatu ditu Herri Eskolan:

  • Urtarrilaren 13an, 18:00etan (euskaraz).
  • Urtarrilaren 18an, 18:00etan (gazteleraz).

Bertaratu ezin dutenek, informazio-saioa meet plataforma bidez ere jarraitu ahal izango dute ondorengo estekan sakatuz: https://meet.google.com/fpv-dept-dxh

Udaletxeak hondakinak behar bezala kudeatzen dituzten  herritarrak zoriondu nahi ditu. Izan ere, hondakinen sorrera murriztuz eta hauek behar bezala kudeatuz, guztion artean udaleko hondakinen gastua gutxitu, ingurumen zaindu eta klima-aldaketari aurre egiten lagunduko dugu.

Iruran, 2022ko urtarrilaren 10ean