Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Hondakinen bilketa-sistema berria abiatzera goaz

Hondakinen bilketa-sistema berrirako txartelak banatzeko egutegia ezarri du udalak

2022·01·21

2015etik Irurako hondakinen gaikako bilketa % 10 murriztu da eta, errefusarena, berriz, % 10 hazi. Egoera horri buelta emateko, edukiontzi marroian eta grisean txartel bidezko bilketa-sistema martxan jarriko du Udalak otsailaren 7an.

Udalak jakinarazten du urtarrilaren 24ko astean zehar edukiontzi marroian eta grisean bilketa-sistema berriarentzako egokitzapenak burutuko direla. Bitartean behin behineko edukiontziak ezarriko dira kalean hondakin organikoak eta errefusa biltzeko. Edukiontziak irekitzeko txartela ezinbestekoa izango denez, herritarrek hauek eskuratu ditzaten, banaketa egutegia ezarri du Udalak.

  • Urtarrilak 31: 09:00 - 14:00 // 16:30 - 20:30
  • Otsailaren 1etik 4ra: 09:00 - 14:00 // 16:30 - 20:30

Edukiontzi marroia, txartelaren bitartez, egunero erabili ahalko da, eta, errefusarena, aldiz, astelehen eta ostiraletan.

Honetaz gain, Udalak gogorarazi du hondakin organikoak etxean edo auzoan konpostatzeko aukera ere badutela herritarrek. Konposta egiten duten familiek ezingo dute edukiontzi marroia erabili, baina hondakinen tasa murriztua aplikatuko zaie eta beren hondakin organikoak herrian kudeatzeagatik hondakinen zerga txikiagoa ordainduko dute.

Udaletxeak herritar oro animatzen du, sistema berriarekin, hondakinen gaikako bilketa arduratsua egitera, guztion artean Irurako ingurumena eta bizi kalitatea hobetzeko.