Eduki publikatzailea
Atzealdea Hondakin arriskutsuen edukiontzia erretiratuko dute, konponketak egiteko
2024·10·23
Urriaren 24an hondakin arriskutsuen edukiontzia erretiratuko du Tolosaldeko Mankomunitateak, konponketak egiteko. Eskualdeko herri guztietan ari dira lan hauek egiten eta, Irurakoaren txanda iritsi da. Lan hauek batezere soldadura eta pintaketakoak dira eta horregatik aldi baterako erretiratuko dute etxola (hilabete eta erdi gutxi gora behera).
Bitartean, Garbigunean utz daitezke hondakin arriskutsuak; Erradiografiak, bateriak, pilak, toner eta tinta kartutxoak, aerosolak, lanpara eta fluoreszenteak, etxetresta elektriko txikiak, automozioko olioa eta orokorrean arrisku ikurrekin markatutako gaiak. Hona hemen, zerrenda zehatzagoa:
- Aparatu elektriko eta elektroniko txikiak: batidorak, plantxak, patrikako telefonoak, ordenagailuetako teklatuak, saguak...
- Kotxeko bateriak: manipulatu gabe bota, isuririk egon ez dadin.
- CDak, DVDak.
- VHS bideo zintak eta musika kaseteak.
- Merkuriozko termometroak: plastikozko poltsa itxietan bota, merkurioa oso arriskutsua baita.
- Pilak: alkalinak, botoi-pilak eta bateria txikiak (kamaretakoak, telefonoetakoak).
- Erradiografiak.
- Aerosol beteak edo erdi beteak: hutsik daudenak ontzi arinekin batera bota, edukiontzi horira.
- Disolbatzaileak eta garbiketako produktuak: ondo itxitako ontzietan, isuririk egon ez dadin.
- Tinta eta toner kartutxoak.
- Margoak, brotxak: ondo itxitako poteetan.
- Motore olioa: plastikozko bidoietan eta ondo itxiak.
- Fluoreszenteak, kontsumo baxuko bonbillak, halogenoak: kontuz sartu, apurtu ez daitezen, bonbilla normalak errefusarekin batera bota edukiontzi grisera.