Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Hiru udal-eraikinak bertatik bertara ezagutu dituzte Irurako herritarrek
Irurako Udalak herriko 3 udal-eraikinen erabileraren eta egokitzapenaren inguruko partaidetza-prozesua abian jarri du eta informazio-fasearekin murgildurik egongo da urrian zehar.
2020·10·06
Irurako Udalak herriko 3 udal-eraikinen (udaletxea, zahar-etxeko beheko solairua eta haur-eskolako lehen solairua) erabileraren eta egokitzapenaren inguruko partaidetza-prozesua abian jarri du eta informazio-fasearekin murgildurik egongo da urrian zehar.
Aurreko ostiralean bisita gidatuak egin ziren eta hiru udal-eraikinak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek alkate, zinegotzi eta udal arkitekto-teknikoaren azalpenez lagunduta. Honetaz gain prozesuaren berri ematen duten diptikoak banatu dira etxe guztietan eta hiru udal-eraikinen zehaztasunak jasotzen dituzten lau panel jarriko dira herrian, Irurako herritarrek prozesuaren xehetasunen berri izan dezaten.