Eduki publikatzailea
Atzealdea Hilabetez luzatuko da erosketa bonoen kanpaina
2025·02·13

Erosketa bonoen kanpaina beste hilabete batez luzatzea erabaki du udalak. Zehazki, martxoaren 31 arte izango da erosketa bonoak eskuratu eta herriko saltokietan gastatzeko aukera. Erosketa bonoak salgai daude udaletxeko harreran. 50 euroko balio duen loteak 40 eurotan salduko dira.
Irurako komertzio txikia babesteko aukera eskaintzen dute erosketa bonoek. Eskuratu ahal izateko, NAN txartela aurkeztu beharko da eta, bankuko txartelarekin ordaindu.
Orain arte 135 pertsonek eskuratu dituzte bonoak eta martxoaren 31ra arteko zabalik egongo da horretarako aukera.