Eduki publikatzailea
Atzealdea Herri txikiei zuzendutako partaidetza saioetan parte hartu du Irurak
2024·12·11
2500 biztanletik beherako herriei zuzendutako partaidetza saioak bideratzen ditu Foru Aldundiak. Gorka Muruak, Irurako alkateak, parte hartu du saio horietan. Udal ekipamenduak, ikuspegi komunitariotik aztertzen aritu dira azken asteotan. Azaroaren 14an Iruran bertan egin zuten lehen saioa. Udal ekipamenduek izaera komunitarioa izateko bete behar dituzten baldintzen inguruan aritu ziren orduko hartan.
Abenduaren 10ean egin zuten bigarren saioa, Belauntzan. Bi esperientzia gertutik ezagutzeko aukera izan zuten bertan. Batetik, Asteasun egitekoa duten kultur etxe berriaren inguruko prozesu osoa ezagutu zuten eta bestetik, Belauntzan bertan garatu nahi duten beste prozesu baten berri jaso zuten. Herriko gazteak bertan geratzeko espazioa sortu nahi dute Belauntzan, eta bide horretan kontuan hartu beharreko puntu nagusien inguruan aritu ziren.