Eduki publikatzailea
Atzealdea Herri Krosaren ondorioz, Kale Nagusian mozketak
2025·04·10
Larunbatean, apirilaren 12an, Irurako Herri Krosa ospatuko da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Lasterketak San Migel Plazan izango ditu irteera eta helmuga, eta parte-hartzaileek hiru itzuli emango dituzte, eranskinean adierazitako ibilbidean eta noranzkoan.
Lasterketaren harira, trafikoan aldaketak izango dira. Hain zuzen, Kale Nagusia moztuko da, Enara Tabernaren paretik:
-
17:00etan lehen aldiz, minutu erdiz.
-
17:05ean bigarrenez, korrikalariak pasatzen diren aldiro, kalea ireki eta itxiaz.
-
17:10ean hirugarrenez, azkeneko korrikalaria igaro arte kalea ireki eta itxiaz, 17:30ak bitarte gutxi gorabehera.
Halaber, ibilbidearen azken zatian, korrikalariak Gregorio Ameztoy kaletik jaitsiko dira, Plazako sarbideko semafororaino.
Irurako Udalak honako eskaera hauek egiten dizkie herritarrei:
-
Garajeak dituztenei, Krosak iraun bitartean, ahal den neurrian hauek ez erabiltzea.
-
Kalean aparkatutako ibilgailuak, Krosak iraun bitartean, ahal den neurrian ez erabiltzea.
-
Hauek erabiltzea beharrezkoa bada, boluntarioen jarraibideak zorrotz betetzea.
Herritarrei eta parte-hartzaileei aldez aurretik eskerrak ematen zaizkie elkarlana eta ulermenagatik