Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea
Haurreskolako matrikulazioa
2018, 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurren guraso edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan plaza eska dezakete
2020·01·08
Eskariak aurkezteko eta onartze-epeetarako egutegia
Honako egutegi komun hau ezarriko da eskariak aurkezteko eta haurren onartze-prozeduraren epeetarako:
- Eskariak entregatzea: urtarrilaren 7tik 13ra
- Behin-behineko zerrendak argitaratzea: otsailaren 3a
- Erreklamazio eta subsanazio epea: otsailaren 4tik 17ra
- Eskaerari uko egitea: otsailaren 17a arte
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: otsailaren 24a
Haurren hasiera-data haurreskolan: martxoaren 2a
Jaioberrien izenemateen kudeaketa(abenduaren 11etik aurrera jaiotakoak):
- Abenduaren 11etik aurrera jaiotakoek urtarrilaren 13tik aurrera izenematea haurreskolan aurkeztu ahal izango dute bere jaiotze datatik hilabete bat bete arteko epean eta behin behineko edota behin betiko zerrendetara gehituko dira. Jaio berri hauen izen ematea gauzatu ondoren, ezin izango dute dokumentazio berririk aurkeztu.
- Otsailak 14tik aurrera haurreskolan entregatzen diren jaioberrien izenemateak behin betiko zerrendak publikatu ostean (otsailaren 24ean) kudeatuko dira, beti ere dagokion adin tartean plaza librerik balego.
- Urtarrileko izen emateko behin betiko zerrendak argitaratu ondoren jasotzen diren izen emateak aztertuko dira, martxotik ekainera bitartean hastekoak badira eta adin tarte horretarako plazarik balego.