Haureskolaren Inaugurazioa
2018·11·06
Haurreskolak Partzuergoko arduradunekin batera idatzi du proiektua Iñaki Arregi udal arkitektoak. Eraikinaren beheko solairua egokitu dute eta bi espazio handi banatu dituzte: urtea bete gabe dutenen gela eta bi urte bitartekoen gela. Komuna, alda-tokia, jangela eta lotarako gelak ere egokitu dituzte. Eraikinari lehen ez zuen estalpea gehitu eta jolas parkerako irteera eman diote. Irurako Haurreskolan, gehienez, 0 eta 2 urte bitarteko 21 umek jaso ahal izango dute zerbitzua.
Irailean, urrian edo azaroan hasteko izen emateak maiatzean egiten dira; abenduan, urtarrilean edo otsailean hastekoak urrian; eta martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hastekoak urtarrilean. Betetako plaza kopurua %75ekoa edo txikiagoa bada, izen emateko epea etengabe izaten dute irekita.
Hala eta guztiz ere, 943 69 33 11 telefonoan eta irura@haurreskolak.eus helbidean izango dute gurasoek informazio gehiago.