Eduki publikatzailea

Atzealdea HABEk argitaratu du 2024-2025 ikasturtean eus­kara-ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia

Dirulaguntzak

2025·07·02


Herritarrei jakinarazten zaizue HABEk argitaratu duela 2024-2025 ikasturtean eus­kara-ikasleei dirulaguntzak emateko deialdia, HABEren baldintzetan sartzen diren ikasleek dirulaguntza hori eska dezaten. Irurako Udalak argi utzi nahi du, bere deialdia egiten duenean, dirulaguntzen oinarrietan baldintza hau ezarrita etorriko dela:

“Dirulaguntza honen onuradunak izango dira Iruran erroldatutako herritarrak, Iruran bertan euskara ikasten ari direnak, zein herritik kanpoko euskaltegi edo barnetegiren batean euskara ikasten dihardutenak ere. Modulazio ezberdineko ikastaroak izan daitezke. Dirulaguntza jaso ahal izango dute HABEren dirulaguntza jasotzeko aukera ez duten ikasle guztiek. Horietaz gain, dirulaguntza jaso ahal izango dute C1 eta C2 mailetako ikasleek, Irurako Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izan daitekeenean.”

Beraz, HABEren dirulaguntza eskatzeko baldintzak betetzen dituenak eta HABEri eskatu ez dionak, ezin izango dio dirulaguntzarik eskatu udalari, HABEk emandakoa osatzeko ez bada C1 eta C2 mailetan.

Informazio gehiago hemen.

Navigation Menu

Navigation Menu