Web edukia bistaratu
Berriak
Atzealdea

Goiza pasa 2023 • Begiraleak

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2023” udaleku irekietarako, uztailaren 3tik 28ra.

2023·03·29

Begiraleak

Irurako Udalak begiraleak kontratatuko ditu antolatuko dituen “GOIZA PASA 2023” udaleku irekietarako, uztailaren 3etik 28ra. Izena ematen duten haur eta nerabeen kopuruaren arabera, baldintzak alda daitezke.

Deialdiaren oinarriak GAOn eta Irurako udaleko web orrialdean topatuko dituzue eta bertan ikus daitezke kontutan hartu eta baloratuko diren puntuak (titulazioa, ikasketak, lan eskarmentua, euskara maila egiaztatzen duen agiria, besteak beste).

Interesatuek eskaera eta eskatutako dokumentazioa, martxoaren 30etik maiatzaren 2ra, eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan egin beharko dute.

Hautaketa prozesuan, merituak baloratzeaz gain, talde dinamika bat egingo da. Eskaera egiten dutenei jakinaraziko zaie talde dinamika non eta noiz egingo den.

Hezitzaile lanetarako kontratatua izateko, beste baldintza batzuez gain, ezinbesteko izango da 16 urte izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea, euskaraz jakitea, natura sexualeko delituenganako aurrekari penalik ez izatea eta prestaketa asteburuan parte hartzea. Prestaketa asteburua maiatzaren 27 eta 28an izango da.

Emaitzen zerrendarekin, lan poltsa sortuko da, Irurako Udalean sor litezkeen begirale eta hezitzaile perfila duten beharrei aurre egiteko erabiliko da.

Aurten, aisialdiko begirale titulua lortzeko lehen praktikak burutu nahi dituztenentzat, gehienez lau plaza eskainiko dira eta eskaera, martxoaren 30etik maiatzaren 2ra, elektronikoki zerbitzu telematikoen bitartez egin beharko da.

Udako udaleku ireki hauetarako beharrak kontuan hartuta, uretako sorosleen titulazioa indarrean aurkezten dutenen artean puntuazio altuena duenak, lehentasuna izango du lanaldi osoko kontratupean aritzeko.

 

Informazio erlazionatua