Berriak COVID-19

Atzealdea Gizarte-arloko laguntzei buruzko informazio webgune berria covid-19ren ondorioz

Iruran, 2020ko apirilaren 17an

2020·04·17


Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, SIIS Dokumkentazio eta Ikerketa Zentroarekin lankidetzan, webgune berria sortu du hainbat eskumen-eremutatik sortu diren gizarte-arloko laguntza eta prestazio ekonomikoei buruzko informaziorako sarbidea errazteko, covid-19k eragiten dituen ondorio negatiboak arintze aldera.

Herritarrei, gizarte zerbitzuetako profesionalei eta Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalei zuzenduta dago.

Gordailu bakar batean bildu dira laguntza berriak, lehendik dauden laguntzen aldaketak, karga-arintzeak, moratoriak eta luzapen automatikoak hainbat arlotan, batez ere, oinarrizko premietan eta etxebizitzaren alokairuan. Informazioa etengabe eguneratzen da, ia egunero gertatzen ari diren arau-aldaketei eta garapenei erantzuteko.

Webguneak hainbat irizpideren arabera, laguntzen bilaketak egiteko aukera ematen du, eta, behin interesgarriak izan daitezkeenak aurkitu ondoren, laguntza bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen du (hartzaileak, zenbatekoa, iraupena, bateraezintasunak, sartzeko baldintzak, organo kudatzailerako estekak, prozedura, datak, etab.)

Ataria esteka honetan dago eskuragarri: https://covid19laguntzak.siis.net/eu/