Eduki publikatzailea
Atzealdea Giro ederrean hasi dira San Migelak
San Migelak
2026·09·30

Jaien hasieran, txupinazoaren aurretik, iaz jaiotako haurrak eta haien familiak elkartu ziren, Kultur Mahaiko kideekin eta udal ordezkariekin batera:

Ondoren, Gazte Alaiak elkarteko kideek bota zuten San Migel jaiei hasiera eman zien txupinazoa, Kultur Mahaiko kideak eta udal ordezkariak alboan zituztela.
Lehen egunetako hitzorduen ondoren, jaiak ez dira amaitu: datozen egunetan ere izango da zer ikusi eta zer gozatu, eta asteburua indartsu dator:
Urriak 1, osteguna
- 18:00. Umore saioa gazteen karpan. Umoregileak: Maialen Sorzabalbere, Julempo, Maria Blanco, Asier K eta Manex Astigarraga.
Urriak 2, ostirala, Mozorro eguna
Gaia: euskal kultura eta Euskal Herriko jaiak.
- 17:30. Irurako I. 3x3 Multikirol Txapelketaren finalak, kirol anitzeko pistan.
- 19:00. Sagardo dastatzea San Migel plazan.
- 22:30. Play Back jaialdia + sorpresa San Migel plazan.
- Ondoren. Zuzeneko musika emanaldiak:
- IGAko karpan: Talka taldea eta DJ Piturrio.
- Ikastolako txosnan: Mitoaroa IV.
- Trinkete tabernan: DJ Andoni.
- Ostatuan: DJ Lanbretta.
Urriak 3, larunbata
- 11:30. Ados Pilotako emakumeen eskuzko partida eta VIII. San Migel Xare Irekia Irurako Udala Sari Nagusia torneoaren finala, trinketean.
- 13:00. Herri bazkarira doazenek mahaiak eta aulkiak jarriko dituzte plazan.
- 14:00. Herri bazkaria San Migel plazan.
- 14:00. Umeak.
- 14:30. Helduak.
- Ondoren. Bingoa Sareren txosnaren eskutik eta musika dantzagarria DJ Bullekin.
- 23:00. Herensugea erretzea.
- 23:30. Akerbeltz taldearen emanaldia San Migel plazan.
Urriak 4, igandea
- 12:00. Meza Nagusia.
- 14:00. Bazkaria jubilatu eta pentsiodunentzat.
- Ondoren. Opari eta sari banaketa eta musika dantzagarria Joxe Mendizabalekin.
