Gipuzkoako garraio publikoko tarifen jaitsiera aztertu eta adostearen aldeko mozioa
2022·05·18
Martxoak 29an Irurako Udalean eginiko osoko bilkuran, garraio publikoko tarifak jeistea adosteko eta eman diren murrizketak salatzeko mozio bat onartu zen. Udal gobernuko Ehbilduko bost ordezkarien aldeko botoekin onartu zen, oposizioa osatzen duten Eaj-Pnv alderdiko ordezkariek, abstentziora jo zuten bitartean. Egunerokoan garraio publikoa erabiltzen duten Irurarrak, kaltetuak izan dira murrizketekin eta horrela jakinarazi izan diote udalari. Foru Aldundiarekin, behin baino gehiagotan, elkartu arren ez da arazoa konpondu.
Tolosa eta Donostia lotzen dituen autobus zerbitzuak, murrizketak izan ditu maiztasunari erreparatu ezkero. Guztion artean, garraio publikoa sustatu eta indartu nahi badugu, emakidetan emandako murrizketak kendu eta tarifetan jeitsierak eman behar dira. Norabide horretan ematen diren pausoek, erabilera indartu eta Ingurumena gehiago zaintzea dakarte aldi berean. Irurako Udalak helburu horrekin jarraituko du lanean.