Eduki publikatzailea

Atzealdea GIPUZKOA SOLIDARIOA jaia ospatuko da ekainaren 14an

GIPUZKOA SOLIDARIOA jaia

2025·06·12


Pasa den igandean BIZILAGUNAK bazkariak egin ondoren, GIPUZKOA SOLIDARIOA jaia ospatuko da datorren larunbatean, hilak 14, arratsaldeko 18:00etan Tolosako TOPIC-en.

"Jai horretan, eraikitzen ari garen Euskadiren aberastasuna eta aniztasuna erakutsiko da, Bizilagunak ekimenean mahaia eta mahai-zapia partekatu duten familien eta mezu hau babestu nahi dutenen parte-hartzearekin" adierazi dute antolatzaileek.

Hainbat bideo proiektatuko dira, ekonomiaren arlo ezberdinetan lan egiten duten migratzaileen egoera islatuz eta eskuin muturraren diskurtsoarekin erkatuz. Maribel Salasek eta Sharabani Aranzabe Pitak aurkeztu eta dinamizatuko dute.

Eta, honako hauek hartuko dute parte:

  • Andu Martinez, Tolosako alkatea, bertaratutakoei ongietorria ematen.
  • Ndene Diop, Boolo Senegal elkarteko presidentea
  • Nérida Taboada, Etxeko Langileen SOS Arrazakeria taldea
  • Guillermo Malkorra, Peñascal Fundazioa
  • Amaia Iturri, Tolosaldea Garatzen
  • Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen Saileko zuzendaria
  • Ignacio Fariña, Etorkinen Harrera eta Integraziorako zuzendaria Eusko Jaurlaritza
  • Maimouna Fofara Sangare, SOS Arrazakeriaren izenean

Jaiaren ostean luntxa eskainiko dute Peñascaleko ikasleek.

Bideoa

Navigation Menu

Navigation Menu