Eduki publikatzailea

Atzealdea Gaur eta bihar, berdintasuna eta ikuspegi feminista lantzeko bi ekitaldi

A25

2025·11·19


Aste honetan, herriko egitarauak bi hitzordu berezi eskainiko ditu berdintasuna, feminismoa eta istorioen bidezko sentsibilizazioa lantzeko.

Azaroaren 19an, asteazkena, 16:45ean ludotekan, haurrek parte hartu ahal izango dute “Ihes Gela: Berdintasunaren Altxorraren Bila” jardueran. 7 eta 12 urte arteko neska-mutilek taldeka erronkak gainditu beharko dituzte, generoaren eta berdintasunaren oinarrizko kontzeptuak ezagutuz, egoera matxistak identifikatuz eta estereotipoak apurtuz. Esperientziak hausnarketa eta oroigarri sinboliko batekin amaituko da.

Azaroaren 20an, osteguna, 18:30ean udaletxeko ganbaran, Ameli ipuin kontalariak “Ongi Etorri” bakarrizketa eskainiko du. Taberna baten inguruan sortutako istorioak, emakumeen arteko elkarlana eta zaintza uztartzen dituen kontakizun musikatu baten bidez, ikusleak txoko txiki baten unibertso emozionalera hurbilduko ditu. Jarduera euskaraz izango da, gazte eta helduentzat.

Navigation Menu

Navigation Menu