Agenda
Atzealdea Gaur 18:00etan hitzaldia: Euskaraz bizi a(ha)l gara Iruran?
Posible al da Iruran euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?
01
MAR
Posible al da Iruran euskaraz bizitzea?
Euskaraz bizi al gara Iruran?
Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Iruran eta Tolosaldean duen egoeraz hitz egingo digute Galtzaundiko eta UEMAko kideek.
Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-neurketak emandako azken emaitzak aztertuko dira eta 2018an Euskal Herriko herri guztietan abian jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.
Etor zaitez! Ea galdera horiei erantzuten diegun!