Eduki publikatzailea

Atzealdea Gai guztiak aho batez onartu ziren urriaren 28ko osoko bilkuran

Osoko bilkura

2025·10·29


Gai guztiak aho batez onartu ziren atzoko osoko bilkuran:

  • “Irurako San Migel plazako irisgarritasuna eraberritzea eta oinezkoentzako egokitzea plataforma bakarrean, argiteria publikoko, ur hornidurako eta saneamenduko sareak egokitu eta hobetzea, eta hiri-altzariak berritzea” proiektuari eta haren izapidetze berriari buruzko txosten teknikoaren ALDAKETAREN proposamena onartzea.
  • Kreditu gaikuntza 2025-KALD-0006, “egitasmoa: Irurako San Migel plazako irisgarritasuna eraberritzea eta oinezkoentzako egokitzea plataforma bakarrean, argiteria publikoko, ur hornidurako eta saneamenduko sareak egokitu eta hobetzea, eta hiri-altzariak berritzea”-ko lanen gauzatzeari lotutako aurrekontua handitzeko proposamena onartzea.
  • Eskola materiala erosteko dirulaguntzak emateko oinarriak onartzeko proposamena.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Irurako udalaren arteko hitzarmena luzatzea onartzeko proposamena.
  • Irurako Udalaren eta Irurako Ikastolaren arteko hitzarmena onartzeko proposamena. Sexu-Heziketa programa (2025-2026).

Navigation Menu

Navigation Menu