Eduki publikatzailea
Atzealdea Gabonetako egitarau zabala antolatu dute Iruran
2025·12·10

Irurak Gabonetako egitarau oparoa prestatu du, abenduaren 19tik 31ra bitartean, adin eta gustu guztietarako ekitaldiekin. Musika, haur eta familientzako jarduerak, tailerrak, magia, gastronomia eta ohiturak uztartuko dituzten hitzorduak izango dira herriko hainbat gunetan.
Egitaraua abenduaren 19an, ostiralez, hasiko da. Arratsaldeko 17:45ean, San Migel plazan, Mari Domingirekin kontu-kontari saioa izango da, galtzagorriek gidatutako ibilbidearekin. Egun berean, 19:00etan, Onintza Abesbatzak Eguberritako kontzertua eskainiko du elizan.
Abenduaren 22an, igandez, 17:30ean, Eguzki Txokon egingo da Gabonetako marrazki lehiaketa, haurrei zuzenduta.
Abenduaren 24an, asteazkenez, egitaraua goizean hasiko da. 12:00etan, San Migel plazan, 2026ko egutegia osatzeko argazki-lehiaketako sari-banaketa egingo da, Irura Bizi elkarteak antolatuta. 17:30ean, Elizako arkupean, Jaiotza biziduna izango da. Egunean zehar ere, 10:00etan, Ikastolako kideek Gabonak, herritik kantari ekimena egingo dute herrian zehar, Olentzeroren etorrera ospatzeko, eta 18:00etan, Olentzero, Mari Domingi eta lagunen etorrera izango da, haurrei zuzenduta.
Abenduaren 26an, ostiralez, goizeko 10:00etan, ludotekan, Etorkizuneko Gabonak tailerra egingo da HH2-3 eta LH 1-2 mailako haurrei zuzenduta. Arratsaldean, 19:00etan, Ostatuan, Txoborro magoaren magiapoteoa izango da.
Abenduaren 29an, astelehenez, goizeko 10:00etan, ludotekan, Etorkizuneko Gabonak tailerra egingo da berriro, LH 3-4-5 mailetako haurrentzat. Arratsaldeko 18:30ean, elizan, Ispirit: Aretha Gospel ikuskizuna izango da.
Abenduaren 30ean, asteartez, puzgarriak izango dira frontoian, 11:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara. Egun berean, 18:30ean, udaletxeko ganbaran, dastaketa komentatua egingo da Mikel Garaizabal enologoaren eskutik, helduentzat, aurrez izena emanda.
Abenduaren 31n, asteazkenez, 11:00etan, Loatzora igoera egingo da urteari amaiera emateko, Irurako Gazte Asanbladak antolatuta.
