Foru Aldundiaren aurrekontu irekiak 2021
2021·03·01
Dakizuenez, GFAk lau urte daramatza herritarren proposamenak entzun eta aldundiko aurrekontuetan txertatzeko ahaleginean. Aurten ere lan honetan jarraituko dugu eta 2021eko Aurrekontu Irekien prozesua martxan jarriko dugu.
Hori dela eta, otsailaren 26tik martxoaren 31 arte herritarrek beraien proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte aurrekontuetarako 3 bitartekoren bidez:
- gipuzkoa.eus/partaidetza webgunean.
- Etxean jasotako txartelak zuzenean aldundira edo udaletako informazio bulegoetara helaraziz.
- Topaketa digitaletan.
Eta hori bideratzeko berriro zuen, udalen, laguntza eskatu nahi dugu. Zehazki, herritarrek egin nahi dituzten proposamenak zuek erabakitzen duzuen udaleko espazio publiko batean jaso eta, ondoren, helbide honetara helarazteko:
- Herritarren Partaidetzako Zuzendaritza Nagusia
- Gipuzkoa Plaza Z/G
- P.K. 20004
- Donostia
Zuen laguntza beharrezkoa dugu herritarrekin batera Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko.
Denona erabakia, denona etorkizuna!
Mila esker laguntzagatik.