Berriak COVID-19

Atzealdea Normaltasun

Alarma egoeraren indarraldia amaitu da, baina, beharrezkoa da zuhurtasun, segurtasun eta zorroztasun printzipioak betetzen jarraitzea prebentzio eta norberaren babeserako neurrietan.

2020·06·22


  • Lurreko, kable bidezko eta Itsasoko garraio publiko eta pribatuetan edukieraren %100 berreskuratuko da. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea (osasun agintariek salbuetsitako kasuetan izan ezik), eta ahalik eta segurtasun distantzia gehien mantentzea eta txartelak aldez aurretik erostea bultzatuko da.
  • Saltoki txikiak edukiera mugarik gabe ireki ahal izango dira pertsonen arteko distantzia mantenduz. Azoka txikien kasuan, ezingo dira jarri ohiko edo baimendutako postuen %60 baino gehiago eta bezeroen joan etorria mugatuko da pertsonen arteko segurtasun distantziari eutsiz. Lehentasunezko zerbitzua emango zaie 65 urtetik gorakoei.
  • Irakaskuntza-jarduera euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan eta antzekoetan presentziala izan ahalko da pertsonen arteko distantzia errespetatuz eta gehienez ere 25 pertsonako mugarekin.
  • Jatetxe/tabernetan eta elkarte gastronomikoetan edukiera muga kentzen da, baldin eta mahaien edo mahai multzoen artean 1,5 metroko tartea bermatzen bada. Gaueko aisialdirako lokalen jarduerak egin ahal izango dira, edukieraren %60rekin, dantza-pistarik gabe eta halakoen ordez mahaiak jarriz.
  • Kirol lehiaketak, ekitaldiak, ikuskizunak, ospakizun erlijioso eta zibilak, antzokiak, museoak, igerilekuak, hondartzak etab. egin edo zabal daitezke, edukieraren eta/edo pertsona kopuruen mugak eta jarduera bakoitzeko ezarritako babes neurriak betez.
  • Ekainaren 22tik aurrera, trinketeko gimnasioa erabilgarri jarriko da aldez aurretik hitzordua eskatuz (688 87 48 96 telefonora deituz edo WhatsApp-a bidaliz) eta baldintza batzuk beteaz.
  • Irurako liburutegian mailegu zerbitzua erabilgarri egongo da.
  • Haur parkeak, kirol-eremuak, skate pistak eta antzeko espazioak jendearentzat ireki ahal izango dira.
 

GOGORATU! 1.5 metroko distantzia mantendu, ezinezkoa bada maskara erabili